BIOLANen, zientziak asmo jakin batekin egiten du taupa

Ideia bikain bat, erabakitasuna eta giza talde handi bat dituzunean, dena forma hartzen hasten da. Eta horrelaxe sortu zen BIOLAN duela 20 urte baino gehiago: zientzia hurbilagoa, baliagarriagoa eta gizatiarragoa izan zitekeelako intuiziotik. Teknologiak asmo argi bat izan behar zuela uste zutenen ausardiatik: osasuna zaintzea eta pertsonen bizitza hobetzea, balio-kate sektorial guztien ikuspegi integratzaile batetik. Eta lehendabiziko egunetik urrats bakoitzean bihotza jarri duen talde baten indarretik.

Motibazio eta ahalegin horri esker, gaur egun bost kontinentetan dago BIOLAN, eta hasierako konpromiso berari eusten dio: zentzuz, arduraz eta benetako balioa emateko borondatearekin lan egitea, eta, bide horretan, pertsonak eta ingurunea zaintzea.

BIOLANen biosentsore eta sentsore aurreratu, zehatz eta fidagarriak baino zerbait gehiago egiten dugula sinestea gustatzen zaigu. Garrantzi bereko beste zerbait ere egiten dugu: pertsona motibatuz osatutako taldeak sortzen ditugu, eta hurbiltasunean, gardentasunean eta lankidetzan oinarritutako lan egiteko modu bat taxutzen dugu. Guretzat, soluzio erabilgarri eta arduratsuak bilatzen dituen sormen-prozesu bat da berrikuntza, gure bezeroekin etengabe lankidetzan aritzera bultzatzen gaituena. Gure bezeroengan jartzen dugu arreta, eta soluzioak eskaintzen dizkiegu haien eguneroko bizitza errazagoa izan dadin, eta haien lana fidagarriagoa eta seguruagoa izan dadin.

Konfiantzarik eraiki gabe ez baikinateke izango gaur egun garen enpresa. Eta ahalik eta ondoen egiten dugu: taldean, gizatasunez eta asmo jakin batekin.

Diziplina anitzeko talde aditu eta konprometitua

Zuzendari nagusia

Produkzioko zuzendaria

Pertsonetako zuzendaria

I+G+Bko zuzendaria

Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria

Produktu Garapeneko zuzendaria

Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria

Softwareko eta Sistemetako zuzendaria

Gure teknologia:
zehaztasuna, fidagarritasuna eta zientzia aplikatua

Biosentsoreak eta azken belaunaldiko soluzio analitiko aurreratuak eskaintzen ditugu elikagaien industriaren eta osasunaren sektorearen premiei erantzute aldera.

Foto de biotest

Berrikuntza teknologiko propioa

Elikagaien industriaren eta osasunaren sektorearen erronkei erantzuteko soluzio analitikoak eta diagnostikoak garatzen ditugu.

I+G+Ba, gure motorra

I+G+Ba zutabe estrategikotzat hartuta, BIOLANek biosentsoreen, albo-fluxuko immunosaiakuntzen eta doitasun-sentsoreen garapena bultzatzen du, bai eta elikagaien kalitateari eta segurtasunari eta osasunari aplikatutako beste teknologia analitiko batzuena ere. Berrikuntza kudeatzeko dugun ereduari esker —2024an Espainiako Berrikuntza Sari Nazionala jaso genuen—, zinez berritzaileak diren eta merkatuan eragin handia duten soluzio bereizgarri bihurtzen dugu ezagutza.

Teknologia disruptiboa eta integratua

Gure biosentsoreek bioteknologia, elektrokimika, elektronika eta konektibitatea uztartzen dituzte, bai eta teknologia digitalak ere, hala nola Machine Learning-a. Emaitza: tresna berritzaileak, zehatzak eta balio erantsi handikoak.

Berrikuntza kolaboratiboa

Aktiboki parte hartzen dugu Europako, estatuko eta eskualdeko teknologia- eta enpresa-partzuergoen proiektuetan, eta ikerketa eta berrikuntza kolaboratiboa sustatzen ditugu.

Ezagutza hirugarrenen zerbitzura

Gure gaitasunak beste erakunde batzuen esku jartzen ditugu, I+G+Bko proiektuak gidatzeko, ekimen estrategikoak koordinatzeko, soluzioak garatzeko biosentsorikan eta teknologia analitikoetan, betiere elikaduraren eta osasunaren sektoreetara bideratuta.

Ideia edo behar zehatz bat duzu?
Ez izan zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan.

Proiektuak

  • BIO-AUTOMATIZACIÓN

    BIO-AUTOMATIZAZIOA: biosentsore automatizatu, robotizatu eta digitalizatuen belaunaldi berri bat, elikagaien industriarako tresna analitiko aurreratu gisa


    Akronimoa

    BIO-AUTOMATIZACIÓN

    Finantzaketa-programa

    Berrikuntza, Nazioartekotzea eta Inbertsioa Sustatzeko 3I Programa Integrala 2025

    Iraupena

    2025-2026

    Parte-hartzaileak

    BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.

    Espediente zenbakia

    6/12/3I/2025/00015

    Finantzatzailea

    Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau, 2025eko 3i Programaren barruan.

  • EV-OSAVIT

    D bitaminaren urritasuna diagnostikatzeko PoC OSAVIT-D gailuaren eskalatzea eta balidazio klinikoa


    Akronimoa

    EVOSAVIT

    Finantzaketa-programa

    FAST TRACK INNOBIDEAK 2025

    Iraupena

    2025-2026

    Parte-hartzaileak

    BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L., Fundación Tekniker, DHEMEN, MATIA FUNDAZIOA.

    Espediente zenbakia

    QB-2025/00230

    Finantzatzailea

    SPRI Taldearen dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza

  • IA4ICTUS

    IA4ICTUS. AAren aplikazioa iktusaren osteko neuroerrehabilitazio-prozesua pertsonalizatzeko.


    Akronimoa

    IA4ICTUS

    Finantzaketa-programa

    HAZITEK 2025. Enpresen I+G laguntzeko programa.

    Iraupena

    2025-2026-2027

    Parte-hartzaileak

    BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.; SERVICIOS SOCIALES AITA MENNI SL; FUNDACION TEKNIKER, ISEA S.COOP.

    Espediente zenbakia

    ZL-2025/00797

    Finantzatzailea

    Eusko Jaurlaritza: Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia.

  • IAOPLAT

    Osasun-sektorerako plataforma digital baten optimizaziorako Adimen Artifizialaren aplikazioa (IAOPLAT)


    Akronimoa

    IAOPLAT

    Finantzaketa-programa

    Digitalizazio Aurreratuko proiektuetarako diru-laguntzak 2025. Diru-laguntza lerroa 2.

    Iraupena

    2025-2026

    Parte-hartzaileak

    BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.

    Espediente zenbakia

    6/12/D3/2025/00047

    Finantzatzailea

    Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau, 2025eko Trantsizio Digitala Programaren barruan.

Laguntzaile teknologikoak eta sektorialak

Gure soluzioen garapena bultzatzen duten eta sektorean dugun posizionamendu estrategikoa finkatzen duten bazkide teknologiko eta sektorialekin lankidetzan aritzen gara.

Lankidetza sektorial nagusia

Lehendakariak:

Kideak:

Lankidetza teknologiko nabarmena

Ugazabak:

Batzarkideak:

Gure bikaintasuna bermatzen duten ziurtagiriak

ISO 27001 ezartze-prozesuan.

Gure berrikuntza eta balioak aitortzen dituzten sariak

2024ko Espainiako BERRIKUNTZA Sari Nazionala

ON BIZKAIA
Enpresa 2023

2022ko Espainiako INDUSTRIA CONECTADA 4.0 Sari Nazionala

2026ko Cebek Bizkaiko Enpresak Saria

2026ko Arizmendiarrieta Saria