Jasangarritasunarekin dugun konpromisoan oinarrituta jarduten dugu eta hazten gara.

Gure ingurunean inpaktu positiboa sortzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, ingurumen- eta gizarte-irizpideak eta gobernu onekoak integratzen ditugu gure erabaki guztietan.

Ingurumena

Berritzea eta aurrera egitea, arrastorik utzi gabe

Gure ustez, berrikuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa banaezinak dira. Gure prozesuetatik hasi eta gure produktuetaraino, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde aktiboki laguntzeko lan egiten dugu.

Pertsonen, animalien eta ingurugiroaren osasuna sakonki lotuta daudela uste dugu. Horregatik, gure teknologiak erabaki azkar eta fidagarriak hartzea errazten du, eta gaixotasunen prebentzioa eta diagnostikoa, ingurumenaren jasangarritasuna eta elikadura-katearen babesa bultzatzen ditu. Gure misioa bizia zaintzea da, haren forma guztietan.

Konpromiso ziurtatua: ISO 14001

Nazioarteko estandar horrek gure ingurumen-kudeaketarako sistema baliozkotzen du, eta gure eragiketa guztiek jasangarritasun-irizpide zorrotzak betetzen dituztela ziurtatzen du.

Ingurumen-jarduera

Etengabe monitorizatzen dugu gure ingurumen-jarduera, hobekuntza-helburuak ezartzen ditugu, eta emaitza zehatzak neurtzen ditugu, egiten dugun urrats bakoitza aurrekoa baino jasangarriagoa dela ziurtatze aldera.

Soluzio teknologiko errespetutsuak

Produktu kutsatzaileen ordez alternatiba seguruak eskaintzen ditugu; horrela, prozesuak ingurumenerako eta gure teknologiak erabiltzen dituztenentzat seguruagoak izatea bermatzen dugu.

Bizi-zikloaren analisia

Gure produktuen bizi-zikloaren analisi osoa egiten dugu, eta, horri esker, nabarmen murrizten ditugu CO2-emisioak, txatar elektronikoa eta plastikoen erabilera. Hala, etapa bakoitza —ekoizpena, banaketa eta erabilera— optimizatzen dugu, ahalik eta inpakturik txikiena eragiteko.

Karbono-aztarna murriztea, hori da gure xedea

Gure karbono-aztarna murriztu nahi dugu, eta, horretarako, jardunbide jasangarriak ezartzen ditugu; besteak beste, energia berriztagarriak erabiltzea, lehengaien eta energiaren kontsumoa optimizatzea eta emisio eta hondakin gutxiago sortzea. Horrela, ingurumen-inpaktua minimizatzeko dugun konpromisoa sendotzen dugu.

Gizartea

Balioak partekatuz

Gizartean inpaktu positiboa sortu nahi dugu, pertsonen ongizatetik bertatik jaiotzen dena, eta erakunde-kultura propioa taxutzeko balio batzuk sustatu nahi ditugu.

Laneko ongizatea


Guretzat banaezinak dira enpresa-arrakasta eta pertsonen ongizatea, garapen profesionala eta pertsonala sustatzen diren lan-ingurune inklusibo, osasungarri eta askotariko batean.

GJHei ekarpena egitea


Gure ahaleginak bat datoz gure sektorerako garrantzitsuenak diren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH), eta inpaktu positiboa duten jardunbide arduratsuak bultzatzen ditugu, bai maila lokalean, bai globalean. Gaur egun, haien % 60ri baino gehiagori eragiten diegu.

Elkartasuna sustatuz


Giza eskubideak errespetatzen ditugu gure balio-kate osoan. Kausa solidarioekin bat egiten dugu, eta balio partekatua sortzen duten gizarte-ekimenak eta -proiektuak bultzatzen ditugu. Gizarte-garapenean eta ongizate kolektiboan lagunduko duen aldaketa-eragile bat izaten ahalegintzen gara.


Gobernantza

Hazkunde jasangarria lortzeko kudeaketa arduratsua

Etika, gardentasuna eta erantzukizuna gure kudeaketaren funtsezko zutabeak dira. Gobernantza sendo baten bidez, gure interes-taldeen konfiantza eta gure enpresa-proiektuaren jasangarritasuna ziurtatzen ditugu.

Gobernu onaren eredu bat eraikitzen ari gara. Hauek dira eredu horren oinarriak:

01

Indarreko araudia eta estandar etiko zorrotzenak zehatz-mehatz betetzea.

02

Erabakiak arduraz hartzea, epe luzerako jasangarritasun-irizpideekin bat etorrita.

03

Integritatea, gardentasuna eta kontu-ematea bermatzen duten barne-politikak ezartzea.

04

Bezeroekiko, langileekiko eta laguntzaileekiko harreman gardenak eta arduratsuak sustatzea.

05

Arriskuak eta aukerak arduraz kudeatzea, eta, bide horretan, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-faktoreak (ESG) integratzea.