Kudeaketa Politika

Jarraian azaltzen den BIOLANen Kudeaketa Politikak Zuzendaritzaren konpromisoa islatzen du, une oro enpresaren estrategia betetzen dela bermatzeko, bezeroen behar eta eskakizunei erantzunez, baita pertsonen prestakuntza eta parte-hartzea sustatuz ere, motibazio egokiaren bidez. Horretarako, etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duten mekanismoak ezartzen dira, eta, aldi berean, indarrean dauden 2017/746 eta 2017/745 Erregelamenduetako segurtasun- eta funtzionamendu-baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzen da.

Politika hau erakundeko pertsona guztiei helarazten zaie sentsibilizazio- eta barne-komunikazioko jarduera ezberdinen bidez. Gainera, eskuragarri dago hala eskatzen duen edozein pertsona edo erakunderentzat: bezeroak, hornitzaileak, laguntzaileak eta bestelako interesdunak.

BIOLANen Kudeaketa Politika honako balio eta oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da:

1. Kalitatearekiko konpromisoa

Kalitatea BIOLANen jardueraren oinarrizko zutabeetako bat da. Horregatik, enpresak bere produktu eta zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen du, bezeroen eskakizunak eta aplikagarriak diren arauzko baldintzak betez eta gaindituz. Horretarako, erakundeko prozesu guztietan bikaintasuna sustatzen da, baliabideen erabilera eraginkorra bultzatuz eta etengabeko hobekuntza sustatuz.

2. Pertsonenganako konfiantza

Parte-hartzean oinarritutako lana sustatzen dugu, pertsonen zintzotasuna, konfiantza, osotasuna eta erantzukizuna ardatz hartuta. Horretarako, talde-lana garatzeko metodoak eta ohiturak bultzatzen ditugu, eta, horren bidez, pertsonak motibatu, inplikatu eta enpresako proiektu eta jarduera-esparru guztietan konprometitzea lortzen dugu.

3. Ingurumenarekiko konpromisoa

Gure ingurune naturala errespetatzea eta zaintzea funtsezkoak dira enpresaren filosofian. Horregatik, ingurumena babesteko konpromisoa hartzen dugu, jardunbide egokiak aplikatuz, kutsadura prebenituz, materialen birziklapena sustatuz eta aplikagarriak diren legezko nahiz ingurumeneko gainerako eskakizunak betez. Interesdunen ingurumen-jokabidea hobetzea eta ingurumen-jasangarritasunaren arloan etengabeko hobekuntza sustatzea ere enpresaren ingurumen-jardueraren parte dira.

4. Bezeroarenganako orientazioa

Bezeroaren behar eta itxaropenak gure jardueraren erdigunean daude. Horregatik, kalitate handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko lan egiten dugu, haien eskakizunak betez eta gogobetetasuna etengabe hobetuz. Bezeroekin komunikazio estua eta eraginkorra mantentzen dugu, haien beharrei aurrea hartzeko eta balio erantsia emango duten irtenbide berritzaileak garatzeko.

5. Harremanen kudeaketa

Gure hornitzaileekin, azpikontratistekin, lankideekin eta gainerako interesdunekin noranzko biko lankidetza sustatzen dugu, gure bezeroen kalitate- eta gogobetetze-maila zorrotzenak lortzea ahalbidetuko duen lan-ingurune bat elkarrekin sortzeko helburuarekin.

6. Berrikuntza

Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara, hobekuntza-helburuak ezarriz eta teknologia, material eta sistema berriak aplikatuz. Horrela, etengabeko berrikuntza indartzen dugu, gure lehiakortasunaren oinarrizko zutabe gisa.

7. Jasangarritasun ekonomikoa

Eskura ditugun baliabideen kudeaketa optimizatuz lan egiten dugu, proiektu bakoitzaren errentagarritasuna ahalik eta handiena izan dadin, gure produktuen lehiakortasuna indartzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko helburuarekin.

8. Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Enpresa gisa gizartearekiko dugun erantzukizunaz jabetuta gaude. Horregatik, gizarte-kohesioarekiko konpromisoa mantentzen dugu eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) laguntzen dugu, besteak beste, genero-berdintasuna, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta antzeko arloetan.

9. Ezagutzaren babesa

BIOLANek jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa egiten du balioa sortzeko eta arriskuak minimizatzeko. Horretarako, JIren babesa eta inbertsioaren errentagarritasuna bermatzeko estrategiak diseinatzen ditu, eta gai horren inguruko sentsibilizazio-lana egiten du interesdunen artean.

Hori guztia lortzen dugu Zuzendaritzak kudeaketan, erabaki-hartzean eta enpresaren hobekuntzan duen erabateko inplikazioari esker, baita BIOLAN osatzen duten pertsona guztien konpromisoari esker ere, interesdunen beharrak eta itxaropenak asetzeak gure arrakasta bermatuko duelako uste osoarekin.