
Health


Diagnostiko adimenduna humanoagoa den osasungintza baterako
Gure ustez, osasunaren arloko berrikuntzek zentzua dute baldin eta pertsonen bizitza hobetzen badute eta bizi garen ingurunea zaintzen laguntzen badute. Horregatik, One Health ikuspegitik egiten dugu lan osasun-sektoreari aplikatutako sentsorika aurreratuaren garapenean.
Teknologia aurreratu eta moldakorrak soluzio global eta disruptiboetarako
Aurrea hartzea, monitorizatzea eta erabaki hobeak hartzea ahalbidetzen duten teknologien aldeko apustua egiten dugu, eta, bide horretan, ongizate kolektiboa erdigunean jartzen dugu beti. Gure konpromisoa ez da soilik soluzio zehatzak eta aurreratuak garatzea, baizik eta hori guztia egitea osasuna zaintzeak etorkizuna zaintzea ere esan nahi duela sinetsita.

Elektrokimika
Point of Care (PoC) gailuei aplikatua, diagnostiko azkarra egiteko: entzimen espezifikotasun biologiko handia eta erreakzio biokimiko bat seinale elektriko kuantifikagarri eta zehatz bihurtzeko gai diren sistema elektronikoak uztartzen dituzten soluzioak.
Albo-fluxuko (lateral flow) immunokromatografia
interes bioteknologikoko molekulak detektatzeko erreakzio immunologikoen euskarri gisa jarduten duten mintz kromatografikoekin. Emaitza test azkar eta errazak dira, autodiagnosirako ere erabiltzen direnak.
Serigrafia
diagnostikoari aplikatua: intereseko parametroak monitorizatu eta detektatzeko biosentsore miniaturizatuen eta kostu baxuko belaunaldi berria.
Sentsorika aurreratua eta adimenduna
adibidez, presio- eta indar-sentsorika, egoera funtzionalak eta zenbait patologia monitorizatzeko.
Teknologia digitalak, hala nola adimen artifiziala
eta ikasketa sakoneko algoritmoak, sentsoreetatik eta historia medikoetatik datozen datuak prozesatzeko eta aztertzeko gai direnak, eredu prediktiboak sortuz eta datu klinikoak funtsezko informazio bihurtuz.

Gure gailuek, azterketak egiteaz gain, ulertu egiten dute, konektatu egiten dute, eta zurekin batera eboluzionatzen dute.
Pazienteen diagnostikoa, monitorizazioa eta jarraipena hobetzera bideratutako soluzioak garatzen ditugu, osasun-ingurunearen benetako beharretara egokitutako gailu zehatz eta intuitiboen bidez.
Gure lanak barnean hartzen ditu emaitzak denbora errealean eskaintzeko gai diren biosentsore eramangarriak, proba diagnostikoak modu objektiboan interpretatzeko sistema digitalizatuak eta ebaluazio funtzionalerako eta errehabilitazio pertsonalizaturako sentsore aurreratuak. Horren guztiaren helburua da pertsona erdigunean jartzen duen arreta eraginkorragoa eta eskuragarriagoa ematea.
Osasun-arretaren arloan jada orainaldia den eHealth-i egiten diogun ekarpena
Adimen artifizialean eta digitalizazio aurreratuan oinarritutako soluzioak garatzen ditugu, eta, bide horretan, ikasketa sakoneko algoritmoak aplikatzen ditugu. Algoritmo horiek gai dira sentsoreetatik eta historia medikoetatik datozen datuak prozesatu eta aztertzeko, eta eredu prediktiboak sortzea eta datu klinikoak funtsezko informazio bihurtzea ahalbidetzen dute.

Jada merkatuan dauden BIOLAN HEALTH produktuak
IgG/IgM test serologiko azkarra eta COVID-19rako antigenoen testa
Albo-fluxuko teknologian oinarritutako saiakuntza immunokromatografikoak dira. Haien bidez, azkar eta modu fidagarrian detekta daiteke birusaren antigorputzen edo antigenoen presentzia. Emaitzak minutu gutxitan ematen dituzte.

SPE — karbonozko elektrodo serigrafiatuak, diseinu pertsonalizatuekin
aplikazio bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta. Erreproduzigarritasun handia, fidagarritasun analitikoa eta eskalagarritasun industriala bermatzen dituzte, prototipoa garatzen denetik produkziora arte.

Eta, gainera, garapen- eta fabrikazio-proiektuak bultzatzen lagunduko dizugu
I+G: NEURRIRA EGINDAKO IVD PRODUKTUEN GARAPENA
Bideragarritasuna
- Produktuaren eskakizunak zehaztea
- Erreaktiboak eta osagaiak hautatzea
- Kontzeptu-probaren entsegua
Optimizazioa
- Saiakuntza optimizatzea
- Benetako laginekin egiaztatzea
- Zehaztapenak blokeatzea
- Lote pilotuak
Baliozkotzea
- Baliozkotzea
- Eskalan fabrikatzea
- Baliozkotze-sortak fabrikatzea
Scaling-up eta fabrikazioa
- Fabrikazio-prozesuaren eskalatze industriala
- Produkzio-lerroak optimizatzea eta prozesuak kontrolatzea
- Kalitate- eta trazabilitate-sistemak inplementatzea
- Modu jarraituan fabrikatzea eta merkatua hornitzea
Osasun-produktuak merkaturatzeko, arau-arloko laguntza espezializatua eskaintzen dugu.
Gure instalazioek ISO 13485 ziurtagiria dute, bai eta in vitro diagnostikorako osasun-produktuak fabrikatzeko AEMPSren aurretiko lizentzia ere.
Nora bideratzen dira gure soluzioak?
Ospitaleak eta osasun-laguntzako eta laguntza soziosanitarioko zentroak

BIOLANek garatutako soluzioek aukera ematen diete osasun-profesionalei erabaki bizkorrak eta zehatzak hartzeko, eta, hartara, pazientearen arreta eta baliabideen erabilera optimizatzeko. Sistema azkar eta erraz horiekin diagnosi-eraginkortasuna hobetzen da denbora errealean.
Enpresa pribatua

Tresna sinple, zehatz eta azkar horiek lagungarriak izan daitezke enpresa-ehunak programa espezifikoak ezar ditzan, enpresak hura osatzen duen giza taldearen lan-osasunarekin duen konpromisoaren barruan.
Enpresa farmazeutikoak eta bioteknologikoak

Konpainia farmazeutiko eta bioteknologikoak Point of Care (PoC) segmentuaren aldeko apustu sendoa egiten ari dira in vitro diagnostikoaren barruan, datozen urteetarako hazkunde-proiekzio handienetakoa duen arlotzat jotzen baitute. Agertoki horretan, biosentsoreak posizionatu dira merkatuan lider izateko ahalmen handiena duten teknologia gisa.
Laborategi klinikoak

Osasun-profesionalentzat, garrantzitsua da laborategiko emaitzak azkar eta arin eskuratzea, erabakiak eraginkortasun handiagoz hartu ahal izateko. Testuinguru horretan, Point of Care (PoC) sistemak eta lateral flow motako probak soluzio giltzarriak dira, ia berehalako emaitzak lortzea ahalbidetzen baitute, sektoreko araudi guztia betez.
Unibertsitateak eta ikerketa-zentroak

Point of Care sistemek arindu egiten dituzte ikerketa-zentroetako laborategietako errutinak. Zentro horiek ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte emaitzak sentsibilitate eta espezifikotasun handiz eta azkar irakurtzeak dakartzan abantailak. Lortutako datuen kudeaketa arina ere ahalbidetzen dute sistema horiek, eta erabiltzaileen beharretara egokitu daitezkeen txostenak egiteko gai dira, ikerketa klinikoan erabiltzen diren informazio-sistemekin duten elkarreragingarritasuna dela eta. Kalibrazio automatikoko sistemek uneoro bermatzen dituzte emaitzen kalitatea eta fidagarritasuna, kalkulu estandarizatuen bidez.

