BIOFISH 3000 YAKE

Atunaren YAKE maila modu objektiboan zehazteko biosentsore entzimatiko espezifiko eta konektatua da, gaur egungo sailkapen bisualaren metodologiaren ordezko gisa.

Erabilerraza eta konektatua den neurketa-ekipoa da, analisian sortutako datuak kudeatzeko aukera ematen duena eta 2 minutu baino gutxiagoan, modu erraz, zehatz eta ekonomikoan, atunaren YAKE maila neurtzen duena, pipeta bakarra erabilita lagina ekipoaren gelaxka elektrokimikoan injektatzeko.


Neurketa-matrizeak

  • Atun gordina

YAKE mailaren araberako sailkapena

KategoriaKalitatea
AYAKE gabea (kalitate handieneko atuna. Sashimi maila)
A-BHasierako YAKE (zantzu fisiko-kimikoren bat duen atuna, baina ez du zertan YAKE ikusgairik izan)
BYAKE lokalizatua (bizkarrezurraren gune batean bakarrik YAKE duen atuna, bizkarreko haragi osoa kaltetu gabe)
CYAKE hedatua (bizkarreko haragi osoa YAKEk kaltetutako atuna)