AOAC homologazioak BIOMILK 7000 LAC-en fidagarritasuna bermatzen du erreferentziazko metodo ofizialen mailan
Laktosarik gabeko edo laktosa gutxiko produktuen merkatuak azelerazio handia izan du azken urteotan eta, gainera, etorkizun hurbilera begira hazkunde sendoa duen joera da. Merkatuaren bilakaera horrek lotura estua du hesteen osasunarekiko, digestio-sentikortasunarekiko eta alergenoekiko kezka handiagoarekin, eta, zenbait txostenen arabera (Fortune Business Insights, 2026), merkatu horrek % 8tik gorako urteko hazkunde konposatuko zifrak gaindi litzake.
Laktosaren neurketa zehatza ezinbestekoa bihurtu da industrian, elikagaien segurtasuna bermatzeko eta indarrean dauden araudiak zorrotz betetzeko. Gaur egun, erregulazio-agintaritzen arabera, hondakin-laktosaren kontzentrazioa 100 ppm (mg/L) baino txikiagoa izan behar da, produktu bat “laktosarik gabe” etiketarekin merkaturatzeko. Horregatik, ekoizpen-kate barruko laktosa-maila neurtzeko soluzio zehatzak eta fidagarriak behar ditu sektoreak eta ekoizpen prozesuaren barruan analisi azkarrak egiteko gai diren sistema berriak indarrez zabaltzen ari dira.
Merkatuaren behar horri erantzunez, BIOLANek BIOMILK 7000 LAC irtenbidea du, esnekien laktosa-maila neurtzeko ekipo eramangarri bat, laborategiko analisiak ekoizpen-prozesuko edozein puntutara eramateko aukera ematen duena, emaitza objektiboak eta zehatzak minutu bat baino gutxiagoan lortzeko.
Orain, teknologia horrek AOAC Research Institute Performance Tested Methods (PTM) ziurtagiria jaso du. homologazio horrek BIOLANen neurketa-sistema gaur egungo erreferentziazko metodo ofizialen maila berean jartzen du fidagarritasunari dagokionez. Sistema horien aurrean, gainera, BIOMILK 7000 LAC metodoa aurrez kalibratutako biotestak neurtzeko gailu batean oinarritzen da eta oso funtzionamendu erraza du, ia berehala emaitzak lortzea ahalbidetzen duena.
Homologazio horrek bat egiten du AOACek laktosa neurtzeko BIOLANen beste metodo bat, BIOMILK 3000 LAC, metodo ofizial (OMA) gisa onartzearekin. Nazioarteko aintzatespen horiek sendotu egin dute elikagaien industriako funtsezko parametroak monitorizatzeko biosentsoreetan oinarritutako soluzio teknologikoen gorakada, eta sektorearen lehiakortasunerako aurrerapen garrantzitsua dira, ekoizpen prozesuen edozein puntutan barne kontrol azkar eta fidagarria berme osoz egiteko aukera ematen baitute.






